XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LEITZA

Lecta enpresa da Sarrio lantegiaren jabe berria

Kapitalaren %95a saldu du Toraspepelek

Sarriopapel lantegiak jabe berriak ditu, Torras taldeak Torraspapelen %95a saldu baitio 96.000 milioi pezetatan Lecta enpresari (CVC Capital Partnesen kapitala du gehienbat enpresa honek).

Lecta papelera talde berriak Sarriopapel marka komertziala mantentzeko asmoa du.

Leitzako lantegia 6.000 milioi pezetako inbertsio plana prestatzen ari da, produkzioa handitzeko eta tresneri berria sartzeko asmoarekin.

Gaur egun 442 langile diru Sarriopapelek eta 1998. urtea 30.000 milioi pezetako fakturazioarekin itxi zuen (%54a esportaziora bideratua), 148 milioi pezetako irabaziekin.

Aurten 33.000 milioi pezetako negozioa egitea aurrikusi dute (% 10 gehiago), baina paperaren prezioak behera egin duenez, irabazi berdintsuak izanen omen dituzte.

Zinema denboraldi berria hasi da

Aurreko asteburuan zinemako denboraldiari hasiera eman zioten, Flores de otro mundo pelikularekin.

Asteburu honetan La trampa Sean Connery, Catherine Zeta Jones izenburukoa emanen dute eta datorrenean berriz, Hoy empieza todo 1999ko Berlingo zinemaldian Nazioarteko Kritika saria eta Donostiako zinemaldian Ikusleen Saria.

Esan behar bolondres gehiagoren beharraren deialdiari kasu eginda lau talde osatzeko adina jende bildu dela.

Bestalde, aurreko denboraldietatik aldaketa pare bat egin dituzte.

Alde batetik sarrera 500 pta. kobratuko dute eta bestetik, emanaldiak ostiral eta larunbatetan, gaueko 10'30etan izanen dira (beraz, igandekoa kendu dute).

Udalak hartutako erabakiaren arabera Euskal Herriak du hitza

Udalak urriaren 29an ospatutako Batzarrean, EH eta EAko zinegotziek Euskal Herriak hitza libreki hartu behar du eta horretarako oztopo guztiak gainditu behar ditugu aldarrikatu zuten.

Horretarako espainiar eta frantziar indar armatuak Euskal Herritik kanpora geratzea ezinbestekoa dela baloratu zuten eta gainera ez direla ongi etorriak herrian eta lehenbailehen alde egin behar dutela jakinaraztea erabaki zuten.

Mendi taldearen izen eta logotipo lehiaketa

Leitzan sortu den mendi taldeak izena eta logotipoa behar dituenez, lehiaketa antolatu dute.

Lanak Aurrera elkartean, Maimur edo Astiz liburudendetan utzi behar dira abenduaren 3a baino lehen, gisa honetako lehiaketetan erabili ohi den moduan.

Lehiaketara aurkezten diren lanetan nahitaez mendi taldearentzako logotipoa aur keztu behar da.

Izenarena ez da nahitaezkoa izanen, baina baloratuko da.

Lanaren tamaina, gehienez ere folio batekoa izanen da eta koloretan (hiru gehienez) nahiz txuri-beltzean aurkez daitezke.

Mendi taldeak izendatutako epaimahai batek aukeratuko du bere ustez lan egokiena izan dena eta abenduan eginen den taldearen aurkezpenean azaduko du.

Irabazleak, mendi taldearen urtebeteko kuota eta 2000. urteko federatu-txartela dohainik izanen ditu.

Nartxi Sarakegi Memoriala larunbatean

Larunbat honetan, azaroak 20, arratsaldeko 5etan, Nartxi Saralegi zenaren omenez jokatzen ari den harrijasotze txapelketaren kanporaketa burutuko da Amazabal pilotalekuan.